03. Olibondo
Leatxe herri polita da oso, edonon aurki ditzakezu txoko eta ibilbide ederrak. Horien guztien artean, batek, bereziki, ordura arte inoiz sentitutako sentsazio bat sorrarazi zidan; izan ere, inoiz ikusi ez nuen zerbait ikusi nuen: olibadi bat. Bertako zuhaitzak miresgarriak dira, eta aspaldiko garaietakoak dirudite haien enbor sustrai harrigarri… Sarri gerturatzen naiz bertara, eta beti aurkitzen ditut zur eta lur uzten nauten kontu eta sentsazio berriak. Tarte luzeak ematen ditut han eserita, naturaren mirari horrek lasaitasun handia sentiarazten baitit. Gainera, haietatik lortzen den olioaz gain, oliba bikainak lor daitezke, gero kontserban prestatzeko. Nik jada zenbait errezeta probatu ditut. Adibidez, honako hau:
ERREZETA: OLIBAK KONTSERBAN
Osagaiak::
5 kg oliba
3 kg gatz lodi
1.Ontzi batean ur irakinarekin galdarraztatzen dira, gero ondo mugitu behar dituzu eta ura kendu. Segidan, oihal batekin erretilu edo ontzi batean etzanda jarri eta gatzez estaltzen dira 10 egunez, eta egun bakoitzean bi edo hiru aldiz mugitu behar dira.
2.10 egunak igaro ondoren, gatza kendu eta ondo garbitu behar dira.Jarraian, mihiluarekin, erramuarekin, oreganoarekin, baratxuriekin eta tipularekin apailatzen dira (dena norberaren gustura).
Ondoren, ondo eragin behar zaie, eta oliba-olio pixka bat bota.Azkenik, ontzietan jartzen dira gatz eta ozpin zorrotada batekin, eta ontzia urez betetzen da.10 egun igaro ondoren jan daitezke.
Oso onak geratzen dira!!!