05. Baltsak
Leatxen baltsa ugari daude: Zaharra, Berria, Lordiakoa, Losakoa, Ezpelekoa etab.
Batzuk naturalak dira, eta beste batzuk bitarteko mekanikoen bidez egin dira, baina denek helburu bera dute: abereak urez hornitzea.
Fauna eta flora oso anitza da leku horietan, eta haien ur-maila baltsak elikatzen dituzten iturburuen araberakoa da, baina baita euriaren eta lurraren iragazkortasunaren araberakoa ere.
“La Senda” parajean, 80ko hamarkadan, euri-urez elikatzen ziren hiru baltsa zeuden soilik. Hala ere, klima-aldaketaren eraginak nabarmenak izaten ari dira, egun ez baitago urik.
Baltsen azpiko lurra buztintsua da, kareharri zurizkoa, eta bertan ura mantentzen da iragazi gabe.
80ko hamarkadan ur dezente zegoen baltsetan, eta garai hartan 10, 12 edo 14 urte genituenak hara igotzen ginen arrantzara, jolastera eta denbora pasatzera. Uretako izaki asko eta asko zeuden (zapaburuak batez ere), eta han abentura harrigarriak bizi ohi genituen.
Lehendabiziko abentura hara iristea zen. Etxetik irteterakoan gurasoek ezin zuten jakin nora zindoazen, oso urrun joan behar zenuelako eta gal zintezkeelako. Bideak ez ziren egun bezalakoak (lurrezkoak ziren), eta gure bizikleta apalek ezer gutxi egin zezaketen.
Baltsak trafiko gutxiko lurrezko bide baten ondoan zeuden, baina bide hori ez nagusienetariko bat. Dena den, lursailak biltzeko eta bideak berrantolatzeko lanen ondorioz baltsak pistatik urrun geratu ziren.
Urteen poderioz, erliebea galtzen ari da, eta euri eta elurte gero eta urriagoen ondorioz baltsak desagertzen ari dira.
Soilik diraute bizirik gure oroitzapenetan.