09. Bizitzaren Arbola
Zorte oneko arbola zara. Herriko sarbidean landatu zintuzten, betiko zaindari…
Zure adarrek agurtu egiten dituzte etortzen eta joaten direnak.
Asko hazi zinen, zaharra zara dagoeneko, gaixo zaude, apur bat makurtuta, baina ez du inporta nola jantzita zauden, berdin berde, zuri, edo biluzik.
Dotore erakusten dituzu esmeralda eta perlazko belarritakoak.
Eta sekretuak gordetzen dituzu zure kabietan, segurean.
Batzuetan geldi, besteetan inarrosia, baina inoiz lur jota.
Gurea zara, bizitzaren arbola zaharra.