12. Adiskide bat bazen
Adiskide bat bazen, baina ez zen artzaina.
Txikia zen, ile beltzekoa, eta argala.
Bizitza mahatsondo, gari eta pinu artean igaro zuen.
Plazan gizon ausarta zen, baino ez zuen kanturik egiten.
Gutxitan bakarrik, eta gehienetan lagunak zituen alboan.
Bai, mendi hegaletan gora joaten zen, ez ardi bila, zizak bilatzera baizik.
Zizelarre aunitzen zaindari eta jabe.
Bere herria asko maitatzen zuen, edozein gauza egiteko prest.
Saltsa guztietako perrexila.
Bere muga Oibarren ezarri zuen, baina bere burua aske sentitzen zuen, lur eremu honetan.
Festa gizona, lagun artekoa, basoko ardo gorria ez zuen urruti izaten.
Tarteka Hamelingo txistularia zirudien, haurrak atzetik baitzituen herriko plazan.
Gaixo zegoelarik, ahul eta apal gizarajoa, sentimenduak barnean gorde zituen.
Azken hatsa heldu zitzaion, ez bertso ez oihu.
isil isilik joan zitzaigun lau-mugetatik gora.
Orain bere oroimena gelditzen zaigu.
Ez zen artzaina, baina
ADISKEDEA ZEN.