14. Entrehuertos

Familia bakoitzak bere baratzea zuen, eta denak elkarren alboan zeuden, ubide txiki baten bi aldeetan.
Baratzei esker, bizilagunek askotariko barazkiak zeuzkaten urte osoan jateko.
Egunero joan behar zenuen, “behintzat egun on esatera”.
Baina garaiak aldatzen doaz, eta baita baratzeak ere.
Batzuk desagertu ziren besterik gabe, jabeak hil zirelako eta urrutira joan zirelako.
Beste batzuk beti bezala jarraitzen dute. Xeheki zainduta daude, eta emankorrak dira jabeentzat.
Beste batzuk gutxiago behar dute, familia txikiagoa delako, edo herrira bakarrik asteburuetan etortzen direlako.
Batzuk aisialdirako leku bilakatu dira, eta lorategi-baratze ederrak dira orain.
Baina dena den, berdin-berdin hurbiltzen gara bertara kuxkuxean ibiltzeko.
Beti egonen da norbait, beti egonen da zeozer berri, beti egonen da loreen usaina…