15. Askatasuna
Herria. Gutxi batzuk soilik disfruta dezaketen pribilegio hura. Kasu honetan, gure herria Leatxe da. Herria biztanle gutxi batzuk zaintzen dute, eta haien kalitatea ez dugu inoiz zalantzan jarriko.
Leatxe hitz batean deskribatuko bagenu, ASKATASUN hitza erabiliko genuke. Adinak eta sinesmenek tokirik ez duten herri batera heltzeko askatasuna. Askatasun hori apaltasunak ematen digu, eta arratsalde batean herriko elkartean kartetan jolasten aurki dezakezu. Ez dugu gehiago eskatzerik, betiko lekua, betikoekin.
Askatasun hura adiskidetasunaren isla da. Adiskidetasun puruak, positiboak, eta ahaztezinak. Ikasturtean zehar elkarrengandik banatzen direnak, baina sentimenduei esker gertu daudenak. Berriz elkartzen direnean, denak berdin jarraitzen du. Hazten eta eboluzionatzen duten adiskidetasunak. Jende berria etorriko da, eta beste batzuk joan egingo dira, baina Leatxek beti izango ditu besoak zabalik.
Leatxek betidanik eta betirako emango dizkigu leku askeak, seguruak, eta oroitzapenak sorrarazten dizkigutenak. Besteak beste, “Hiru Gurutzeak”, herriaren sarbidean kokatua. Etortzen direnei harrera egiten diete, eta behin etapa bat itxita herritik joaten direnei agur esaten diete.
Bideak. Norantza finkorik gabe ibiltzen dituzunak. Terapiarako lekuak, partekatzera eta zeure burua sendatzera eramaten zaituztenak. Bide batzuek oraindik deskubritu ez dituzun istorioak ezkutatzen dituzten lekuetara eramango zaituzte. Horregatik guztiagatik, Leatxe paregabe bihurtzen dute.
Azkenik, baina ez garrantzi gutxiagorekin, Benitoren eskailerak. Herriko plaza zaharrean kokatuta daude, eta elkartzeko, atseden hartzeko, eta gauak hozkirrian pasatzeko lekua dira. Eskailera horien bidez Benito gogoratzen dugu, haren BSS matrikuladun C15 zuriarekin, eta haren urtebetetze egunean ematen zizkigun pastekin. Leatxeren parte izan diren eta egun ez dauden bestelako bizilagunen antzera.
Beste behin, Leatxek besoak zabalik dauzka gure ASKATASUNAREN ideia partekatzen duten bizilagun berrientzat.