Lurralde orok gordetzen ditu antzinako eta egungo istorioak, eta baita etorkizuneko jazoerak ere.  Nola iritsi istorio horietara? Nola entzun zure lurraldea? LeAtlas Leatxeko atlas afektiboak barne hartzen ditu kontaerak, argazkiak, bideoak eta abestiak, eta horien bidez ezagut ditzakegu gure lurraldeetan bizi diren istorio afektiboak.

Proiektua Nafarroako Gobernuaren Landarte programaren baitan garatu da. 2022ko udan eta udazkenean, Maddi Barber zuzendariak Leatxeko biztanleak lagundu zituen atlaserako ekarpenak egin zitzaten, eta atlasa mapa batez eta webgune batez osatuta dago. Mapa egiteko arduraduna Idoia Zalguizuri (aidoua.com) diseinatzailea izan da, eta webgunearenak Fvargas eta Xare (katakrak.net) izan dira. Javi Zubialdek webgunearen eta maparen itzulpenak egin ditu.